Inguraldek enpresetarako `Talentua partekatzen´ programa berriro jarriko du martxan marketin digitaleko jardunaldiaren bidez

Merkatu digitalean sartu nahi duten hiriko enpresa txikiei eta ertainei begira egingo den doako jardunaldia izango da

Barakaldo, 2017ko irailaren 25a

Barakaldoko Inguralde-garapen agentziak `Talentua partekatzen´ programari ekingo dio berriro aste honetan, eta merkatu digitalean sartu nahi duten Barakaldoko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako marketin digitalari buruzko jardunaldia antolatuko du.  Jardunaldia doan izango da eta asteazken honetan egingo da Inguralderen egoitza nagusian, 18:30etik 20:00etara.

`Talentua partekatzen´ lankidetza-ekonomiako ekimen bat da eta enpresen esperientziak eta profesionalen arteko harremanak baliatu nahi ditu herriko enpresetan talentua sustatu eta garatzeko.  Programak zenbait topaketa eskainiko ditu, eta, elkargune horietan, arloren batean adituak diren enpresek beraien ezagutzak partekatuko dituzte beste enpresa batzuekin.  “Enpresa txiki eta ertainetan, lehiarako abantaila gisa, ezagutza, prestakuntza eta sinergiak ezartzea bultzatzeko modu bat da” azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.   

Asteazken honetako tailerrak xede du marketin digitalaren funtzionamenduari buruzko gogoeta ez ezik, nazioartekotze estrategia gisa erabiltzeari, eta tresna desberdinak baliatzeari buruzkoa ere eragitea ETEei, emaitzak eskuratu nahi badira.    

SUBIR